MÓNICA NARANJO IRUÑERA IRITSIKO DA “PURO MINAGE” IKUSKIZUNAREKIN

‘Puro Minage ‘bira, Monica Naranjok Madrilen eta Valentzian berriki arrakasta handia lortu dituenak , apirilaren 17an iritsiko da Navarra Arenara, kontzertu bakar batean.

Iruñea, 2020ko abenduaren 20an

Irufest Produccionesek Monica Naranjoren Puro Minage bira ekarriko du Iruñera, apirilaren 17an Nafarroa Arenan egingo den kontzertu bakarra eta esklusiboan.

“Kontzertu perfektua” edo “musika-mugarria” dira kritikak Iruñera iritsiko den ikuskizun hau definitzeko erabiltzen dituen esamolde batzuk, Valentzian eta Madrilen arrakasta handiz igaro ostean.

Irufest Produccionesek kultura seguru eta kalitatezkoaren ekoizpenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du hilabete hauetan, COVID-19ak eragindako pandemiak astinduta. Helburu horretan bat egin dute, bete-betean, Monica Naranjo artistarekin; izan ere, bira honetan, Espainiako pop-aren historiako diskorik garrantzitsuenetakotzat jotzen den ‘Minage’ hirugarren diskoari omenaldia egin diote.

“PURO MINAGE” BIRA

Duela 20 urte, Monica Naranjok errepide gurutze bati aurre egin behar izan zion. Bere diskoetxearen nahiei jarraitu eta disko berri bat sor zezakeen “palabra de Mujer” super salketen ildo beretik , edo barruan zeraman artista entzun eta berak nahi zuen eta azken buruan gogoratua izango zela zekien diskoa egin zezakeen. Bere irizpidea inposatzeko borroka gogor baten ondoren, Monicak bere hirugarren diskoa jarri zuen salgai, ‘Minage’, Mina abestiaren mito italiar handiari egindako omenaldia, Espainian platinozko hiru disko eta Mexikon urrezko disko bat lortuz. Pop nazionalaren historian goratu zuten gertaerak.

Orain, bi hamarkada geroago, eta eduki berria duen diskoaren hurrengo berrargitalpena dela eta, Monicak “puro MINAGE” errezitaldi homonimoa aurkeztuko digu. Bertan, piano batek lagunduta, disko ahaztezin honetako abestiak interpretatuko ditu kontzertu intimo eta oso berezi batean.

Puru Minagerako sarrera ofizialak mugatuak dira eta dagoeneko salgai daude www.navarrarena.com webgunean. Sarrerek pistan, 80 euro gehi gastuak balioko dute, eta 60 euro gehi gastuak harmailetan.

Kontzertuak Navarra Arenan egingo dira, Club formatuan, Anaim Club Fest bezalako hitzorduetarako ezarri diren segurtasun-neurri berberekin.

Leave a Comment

Your email address will not be published.