Musika

Musika izan zen Irufest sortu zuena, gure esentzia da. Esperientzia handia dugu musikaren sektorean. Gure publikoaren beharrak ezagutzen ditugu, eta guretzat horiek dira nagusi eta, hala, tratatzen ditugu.

Era guztietako musika-ikuskizunak produzitzen, kudeatzen eta antolatzen ditugu. Aretoetan, auditorioetan, kultur etxeetan kontzertu txikietatik hasita…jaialdietaraino.

Gure musika-ikur nagusia Iruñarock jaialdia da. Estatuan erreferente bihurtu den jaialdietako bat.

Urteak daramatzagu lanean eta ereiten, eta lan horren ondorioz, artisten eta bulegoen konfiantza osoa dugu. Konfiantza hori funtsezkoa da edozein ekitaldiren engranajeak aurrera egin dezan eta baldintza osoetan lan egiteko eta ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoak diren sinergiak sor daitezen.

Gure beste ezaugarrietako bat da talde berriei bultzada eta laguntza ematea beren ibilbide berrian, haiek baitira gure etorkizunaren oinarria. Gainera, musika gizartearekiko lotune gisa ulertzen dugu, musika ere konpromisoa baita. Musika sentimendua da!